XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MENDIAN

Gaur goiztar nabil.

Seiretan jaiki ta Txuti lagun detala ardi billa Izazpiruntz abiatu naiz.

Egualdi sargoria dago benetan.

Neri beintzat Elortxora ertetzerako kanpo ta barruak kiskali zaizkit.

Elortxoko muga-arriaren gañan egin det itxoin txiki bat eta laister naiz Izazpiko kurutze aldean ardiei txistuka.

Mordoska bat Lepoondon zebillen; beste ogeikoenbat kurutza beltz aldetik ekarri det eta osteuntzekoak Erregeen ardiekin batean dabiltz.

Auek apartatzen ari naizela gizonezko bat ikusi det nola datorren poliki-poliki nere aldera.Ibilleran Largarateko Manuel'en antza eman diot.

Neregana gerturatu danean laster esagutu det; Ixuelako Juan Joxe, Errege zaarra esaten dioguna da.

- Egun on.

- Baita zeuri ere, ederra daukaguta.

- Bai, bai. Aspaldian euria pranko ere egin ziguk baña gaur ederra zeukagu.

- Bai. Aspaldian ez digu oinbestekorik egin.

- Or baaldek gure ardirik?

- Bai, batzuek badaude amen. Besteok Lepoondoko pagadian daudela uste det.

- I, Txagorrikoa alaiz?

- Ez, Uztikoa.

- Arraio-pola, Uztikoa aiz beraz.

- Bai, alaxe naiz ba.

- Nik aspaldian ez indutan ikusten, gutxitan etortze alaiz mendira?

- Bai, askotan ez. Pralletan nago ta erañegun etorri ta etxean nago orain.

- Ori dek motel, eutsi orri, gogoz ikasi gero zeozer izatea nai badek. Baña, mendi gizona izan adi, orain aizan bezelaxe, badaukat nik añako sasoia ta.

- Zeu ere aspaldian bate etzera zaartzen Joan Joxe.

- Arrazoia daukak, zaarrak zaartzen lanik ez omen dik eta nik ere...

- Onuzkero urte mordo dezentea izango degu.

- Bai, aunditxoa, oraintxe larogeita zazpigarrena ez diat urrutian.

- Ez dago gaizki Juan Joxe, larogeita zazpi urte ta oraindikan ere edozein añako mendi gizona zaude.

- Egunero etortzen altzera?

- Bai, Jaungoikoari eskerrak, aurten ere iru lau egun bakarrik utsegin zetiat.

- Ederki, ederki Juan Joxe, beste urte askotan ere jarraitu ezazula orrelaxe.

- Alegiña egingo diagu.

- Bano etxealdera abiatu bearko det, gero berotu egingo digu-ta.

- Itxura txaarrik etzeukak orain.

- Urrengoarte Juan Joxe.

- Bai, urrengoarte. Iya berriz ere alkar ikusten degun.

- Ederki da ederki Bano.

- Bai.

agirre tar julian - bostgarrengoa -